Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza



Galde-erantzunak

Galde-erantzun guztien zerrenda
Gako-hitzak Galdera Erantzuna Galdera mota
ingeniaritza, doktore, titulua,

Kaixo,

Bisita-txartela prestatu nahi dut eta ondorengo testua euskaraz adierazteko zalantzan nago:

Gazteleraz: Doctor Ingeniero Eléctrico

Euskeraz, "Doktore Ingeniari Elektrikoa" ondo dago? Edo beste modu batera ipini behar da?

Forma erabiliena hau da: Ingeniaritza Elektrikoko doktorea.

euskararen erabilera orokorra
orduen idazkera

Nola behar du: Ordu biak eta hamarrean ala ordu biak eta hamarretan?

Euskaltzaindiaren 35. arauak honela dio:
"Ordua gehi zenbat minutu igaro diren adierazteko, erabilerak erabilera, Euskaltzaindiak kasu-marka singularrean ematea gomendatzen du:

-Seiak eta bostean elkartuko gara

-Hamarrak eta hamarrean

-Laurak eta hogeian.

https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntza-baliabideak/baliabide-orokorrak/arauak?view=frontpage&arauaId=35

euskararen erabilera orokorra
komunztadura/asko Lagun asko etorri da ala lagun asko etorri dira? Euskaltzaindiaren EGLU-n eta Jagoneten biak ontzat ematen dira. Dena den, formarik hedatuena pluralarekin agertzen da, alde handiz.
euskararen erabilera orokorra
sinboloak eta deklinabidea; sinboloak; 1 km-ko/1 km-eko

Gorde behar da "e" epentetikoa Fisikako sinboloen deklinatzean?

Sinboloak eurak ez dira irakurtzen, haiei dagozkien esapideak baizik, osorik: cm = zentimetro, eta ez ze-eme. Eta haien deklinatzea irakurketa oso horren arabera gauzatu beharra dago; hots, irakurketa hedatua bokalez ala kontsonantez bukatzen den, loturazko bokalaz (e bokalaz) erantsiko zaio edo ez sinboloari deklinabide-atzizkia: bi megaelektronvolteko energia zinetikoa = 2 MeV-eko energia zinetikoa, eta ez 2 MeV-ko energia zinetikoa. Zenbakiak deklinatzean ere horrela egiten da: hogeita bostetik = 25etik.

espezialitateko erabilera orokorra
juntagailuak, hautatzekoak: edo, ala "ala" erabili behar da hautatzekoetan, edo erabil daiteke "edo"? Galderazko perpausetan (galdera zuzenetan nahiz zeharkakoetan) erabiltzen da "ala". euskararen erabilera orokorra
zilegi; *zilegia; zilegi izan nola behar du: zilegi izan edo zilegia izan? 'Zilegi izan'. Hala dakar Hiztegi Batuak:
ZILEGI
ZILEGI IZAN
Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusean nahiz Euskal Hiztegian 'zilegi izan' da ageri den forma bakarra. Gaurko testuetan bestelako adibide bakan bat edo beste badago, baina badirudi 'zilegi izan' dela nagusi.
euskararen erabilera orokorra
sindikal Zelan esan eta idatzi behar da: "sindikal informazioa" ala "informazio sindikala"? "Informazio sindikala" behar du, "sindikal" izenondoa izenaren aurretik joan ezin daitekeelako. euskararen erabilera orokorra
ingurumen; ingurugiro Nola behar du, ingurumen ala ingurugiro? Euskaltzaindiak 'ingurumen' erabaki du. Hala dio Hiztegi Batuak: INGURUGIRO h. INGURUMEN. INGURUMEN (bereziki Ekologian): "autobideek kalte handiak egiten dizkiote ingurumenari" espezialitateko erabilera orokorra
koru; abesbatza Koru hitza erabil daiteke abesbatzaren sinonimotzat? Bai. Hiztegi Batuak hala dakar: KORU 1 (elizakoa). 2 'abesbatza' ABESBATZA Beraz, 'koru' hitza adiera bietarako erabil daiteke. euskararen erabilera orokorra
deitu / erregimena

Kaixo,

Testu batean, honakoa idatzi dut, dei telefoniko batetaz:

"Ainhoak Beñat deitu nahi duenean ..."

Baina testua berrikusi duenak horrela idatzi behar dela dio:

"Ainhoak Beñati deitu nahi dionean ..."

Nik uste dut biak direla zuzenak. Horrela al da? Biak onargarriak badira, ba al dago bat lehenetsita?

Mila esker

Euskaltzaindiak, euskara baturako, ez du lehenesten eregimen bat bestearen aldean; baina ezartzen du, bai, bereizketa geografikoa, erregimen baten eta bestearen erabilerari dagokionez (dut, Ipar.; dio, Heg.)

Oharra: Argitaletxeek eta zuzenketa-batzordeek, egiten diren zuzenketetan koherentzia izan dadin, irizpideak eta jarraibideak ezarri ohi dituzte (hala nola hitz elkartuetan marra erabiltzea edo ez), eta baliteke zure testuan egindako zuzenketaren funtsa horrelako irizpide bat izatea.

euskararen erabilera orokorra
EHULKU UPV/EHUn euskararen erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko zerbitzua da, Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak sustatua.